HERRI URRATS ETXETIK - Kanaldude

Maiatzaren 10a hurbil dugu eta pena handiz ezeztatua balin bada ere, etxetik ospatuko dugu denek!

Maiatzaren 10a egun berezia izan dadin Kanalduderekin zuzenezko emankizun bat prestatzen ari gira,

igandean 12:00tan hedatuko dena :

- HU ko-lehendakaria den Beñat Bidegainek hitza hartuko du

- Seaskako lehendakaria den Peio Jorajuria elkarrizketatua izanen da

- Euskal Herriko Ikastoletako lehendakari den Koldo Tellitu ere mintzatuko da

- Bertso, musika

- Gaki Ge Herri Urrats 2020, aurtengo klipa erakutsiko da

Emankizun hortan, "txin txin" eginen dugu denek elgarrekin!

https://kanaldude.eus/albisteak/439-herri-urrats-etxetik-maiatzaren-10ean-1200tan-zuzenean