BECTSO SAIOA 2020

Berriz ere Bertsolarien elkartasuna ikusgai izanen dugu Otsaileko bigarren igandean.

Bertsogintzak toki zentrala du ikastoletan eta Seaskaren ibilbidean. Izan bertso eskolak, iparraldeko bertsolarien ibilbidea, ekitaldien animazioa edo Herri Urratsen kantuen hitzen sorkuntzan, Ikastolak eta Bertsogintza beti lotuak izan dira eta hala segituko dute euskara baitugu biek oinarritzat.

Euskal Herriko Bertso Txapelketan finalera iritsi diren 8 bertsolariak etorriko zaizkigu Otsailaren 9an, igandez, Senpereko Larreko gelara arratsaldeko 4tan.

Sarrerak salgai interneten, Elkar dendan eta ikastoletan