ZAPIAIN Bertso afaria

Aurten hirugarren aldiko bertso afari bat antolatu dugu Astigarragako ZAPIAIN sagardotegian.

Zapiain sagardotegiak urtero elkartasun handia erakusten du Herri Urrats elkarteari. Maiatzeko pesta egunean berean sagardotegi gunea antolatzen dute, sagardoz hornitzen gaituzte eta azken hiru urteetan, ekonomikoki laguntzeko asmoz, bertso afari bat antolatzen dute haien sagardotegian.

Aurten bertsolariak Amets Arzallus eta Iker Zubeldia izanen dira.

Urtarrilaren 31 ostiral arratsean iraganen da, Astigarragan.

Txartelak salgai ezarriko dira han bertan eta Herri Urratsen bulegoan urtarrila erditsutik.