GURA SHOW ikusgarria aurtengo Herri Urratsentzat sortua

Amaia Riouspeyrous, Kattalin Indaburu, Maguy Mirande, Maider Cigarroa eta Philippe Albor, aire hartzean....haur kantu klasiko batzuen bertsioak egiten. Gelan, oporretan edo supazter xokoan ikasiak, publikoarekin batean kantatzen ahalko diren horietarik. Belaunaldi desberdinen konplizitatea sortuz, bereziki aurtengo Herri Urratsentzat sortua.

Ez huts egin Xiberoa gunean goizeko 11:15etan.