Aurtengo klipa

Etxe eta 2zio, % 100 bertako ekoizpena !

Ikasle zelarik, Odei Barroso kantari / bertsularia Urruñako ikastolan, Ziburuko Piarres Larzabal kolegioan eta Baionako Etxepare lizeoan ibili zen. Geroztik, ikastola mundutik ez da hain bertze urrundu, gaur egun ikastoletan bertsularitza irakasten baitu, gure hizkuntzaren ñabardurak hitz jokoaren bidez ezagutaraziz.

Jo & Gorka lagunekin 2ZIO taldea 2010 urtean sortu zuelarik, hip hop eta rap doinuentzat duen afizioa erakutsi zigun. Hirukoteak bi dizka atera ditu eta zazpi probintzien gaindi kontzertu ainitzetan parte hartu du, adibidez Baionako « Black and Basque » festibalean Pariseko Oxmo Puccino kantari famatuarekin. 2016ko Herri Urrats egunean, taldeak Araba ezenatokian eskaini zuen kontzertua biziki arrakastatsua izan zen, publikoari « sua » emanez ! Ondorioz plazer handi bat izan da guretako aurtengo Herri Urrats pestaren « Prefosta » kantua sortzea eta eskaintzea onartu duelarik.

Etxe Eiheralarren bizi da, Baxe Nafarroan. Euskara hogoi urtekin ikasi zuen, Irulegiko Irratian « objektore » gisa lanean hasi zelarik. Bederatzi urtez irratigintzan ari izan ondotik, bertako Kanaldude telebistan hasi zen, bideo ekoizpenaren teknikak menperatu arte. Duela 4 urte, bere « Etxeko Prod » proiektu berezia sortu du : enpresa filmak, iragarkiak, musika klipak, dokumentalak, aireko irudiak filmatzen eta ekoizten ditu. Bertzalde, publikoak Etxe ezagutzen du ere Buuzbu eta Kontrabanda taldeetan kitarrarekin kantuz ari baita.

Lartzabaleko Oztibarreko ikastolan eta Manex Erdozaintzi Etxart Kolegioan ikasten ari diren 3 ikasleen aita da, ondorioz buraso gisa, Seaska eta Herri Urratseko antolaketa barnetik ongi ezagutzen ditu.

Ze goxo izan den guretako aurtengo kliparen proiektua gure elkartea hain ongi ezagutzen duten artista batzuen eskuetan uztea !

Emaitzaz harro gira ! Kolegioko ikasleak, burasoak eta irakasleak « Prefosta » kliparen grabaketan plazerrez eta kemenez inplikatu direla ageri baita !

Eskerrak parte hartu duten guzier : Etxart Sarasola familia, Manex Erdozaintzi Etxart Kolegioa eta prefosta ! lan eder hori eskaini diguten Etxe et 2zio artistek !