Helburuak

HERRI URRATS 2020: Kolegioak gainezka ! 

 

2013 urtean Xalbador kolegio historikoa handitu behar izan genuen. Baina ez zenez aski, 2017an Baionako Estitxu Robles Arangiz kolegioa ideki genuen. Eraikina, 60. hamarkadako bastimendu zaharkitu bat da eta Departamenduak berritze lanak egin bitartean, aterpe bat eta lau prefabrikatu instalatu ditugu uda huntan. Heldu den udan hasiko dira kolegioa berritzeko lan handiak. 

Uda huntan ere, Manex Erdozaintzi Etxart barnekaldeko kolegioa handitzeko lanak hasi ditugu eta udaberri huntan bururatzea espero dugu. Kanbo, Baiona eta Larzabaleko kolegioen ondoren, Ziburuko kolegioaren txanda heldu da. 300 ikaslerendako pentsatua, gaur egun 321 ikasle eskolatzen ditu eta ondoko urteetan handituz joanen da.

Ziburuko kolegioa bertan handitu? Beste kolegio bat sortu kostaldean? Kolegioen arteko karta egokitu ? Egia erran denborak harrapatu gaitu eta ikasleen hazkundea gure obren plagintza baino fiteago doa, eta bereziki beharrak ahalak baino anitzez fiteago garatzen ari dira, heldu den ikasturtean lehen aldiz 1 000 kolegiotar ikasleen heina gaindituko baitugu.

Beraz ikasturte hau dugu Ziburuko Piarres Larzabal kolegioaren hazkundeari aterabide bat atzemateko azken epea. Eta plangintza hori asmatzeko tenorean, Herri Urratsetik etorriko den laguntza ezinbestekoa izanen da.