HERRI URRATS 2016


 Deskargatu

 

 

Jalgi

Jalgi festara

Jalgi Senpereko aintzirarat

Jalgi euskaraz

Ipar haize bezain iparrorratz:

Herri Urrats!

Jalgi festara

Jalgi euskaraz

 

Katearen lehen begia

Ama-ikastola da

Lehen mailatik Kolegiora

Lizeotik karrikara

Abiapuntua dugu

helmuga

Jalgi euskaraz

Jalgi mundura

 

Atzoko herriak erran dio gaurkoari:

Eman euskara biharko herriari

Eman segida euskararen kateari

Eman segida gaurko gizarteari

jalgi bidera

jalgi airera

Eman euskara gaurko gizarteari

jalgi ahora

jalgi kanpora

Eman euskara biharko herriari

 

 

Kate honek ez du zigortzen

ez lotzen, ez itotzen

nire eskuetan hasten da

eta zurean bukatzen...

katea gaitezen

Herri Urratsen.