2Zio Lapurtar Rap taldea

Jo, Odei eta Gorkak osatzen dute 2ZIO taldea. 2009an Jorekin batu eta hitzak musikaz janzten hasi ziren,eta hola piztu zen musika talde bat sortzeko asmoa.Rapa eta euskara uztartzeko gogoak elkartu zituen; sentitu, salatu, bizi eta maite dutenaren emaitza da 2ZIO. 2015 urteko irailean ikusi du argia taldearen iraupen luzeko bigarren diskoak. "Bideak" izenpean, 16 kantu biltzen dira. Lapurtarrek beren flowa zabalduko dute Senperen.