Aurtengo kantaren grabaketa

Apirilaren hastapenean entzuten ahalko da Esne Beltza taldeak konposatu duen kanta Herri Urrats 2016ko edizioarentzat.

Anartean, joan den igandean egin den grabaketaren giroa eitb-ren bideoan ikusgai da.

Seaskako hamabost bat haurrek parte hartu dute grabaketa horretan.