Ikastolen bestak

Ibilaldia

Igandea, 2020, Maiatza 31

Ikastolak Ibilaldia honetan bere 50 urteko ibilbidean izan duen konpromisoa berresten du: lanean jarraituko du “arduraz hezi, nortasunez hazi” ohiko leloari jarraituta.

Araba Euskaraz

Igandea, 2020, Ekaina 14

1981.ean egin zen lehenengo Araba Euskaraz eta euskaltzale ugari batzen duen euskararen aldeko jaialdia urteroko hitzordua bihurtu da. Urteak joan eta urteak etorri Araba Euskarazek bere sortzeko arrazoiei eusten die: Arabako Ikastolen jaialdia izatea, Ikastolaren hezkuntza proiektua ezagutzera ematea eta erronka berriei aurre egiteko baliabideak eskuratzea.

Nafarroa Oinez

Igandea, 2020, Urria 18

1981. urteko ekainean ospatu zen lehendabiziz Altsasun, Nafarroako Ikastolen jaialdia. Handik gutxira udazkenera aldatu zen eta geroztik urriko hirugarren igandea du hitzordu. Denborarekin ekimen jendetsua bilakatu da eta urtero 100.000 pertsona inguru biltzen ditu.

Kilometroak

Igandea, 2020, Urria 4

Kilometroak Gipuzkoako ikastolen jaia da. Urtero ospatzen da 1977az geroztik. Milaka eta milaka euskalzale biltzen dira urriko lehen igandean antolaketak prestatutako ibilbidea egin eta Gipuzkoako ikastolei bultzada emateko asmoz.