Informazioak

INFORMAZIO GUNEAK

Publikoaren harrera hobetzeko, Araba gunean Informazio gune bat gehituko dugu.

Usaiako informazio gunean izanen da ere Nafarroa gunean, sarrera nagusian.

GURE INGURUMENA ZAIN DEZAGUN

Bil ta Garbirekin lanean dihardugu hondakinen bereizketa hobekio antolatzeko. Alde batetik zikin untzi desberdinak ezarriak izanen dira ostatuetan laguntzaileek bereizketa egin dezaten, eta bestetik eremu publikoan ere kontainerrak instalatuak izanen dira.

  • Orokorrean, jendeari oroitarazi nahi diogu
  • Etxetik basoak ekar ditzaten
  • Herri Urratsen basoberriak erabiliz gero, besta bukaeran itzulera tokietan utz ditzaten
  • Zapiain sagarno boteilak konsiñatuak dira: ostatuetara itzul ditzaten
  • Untzi bereziak erabil ditzaten bereizketa egiteko

Arau horiek errespetatzen baditugu birziklatuko diren hondakinen kopurua haundiko dugu eta lurperatuko direnak murriztuko dugu.

ELGARREKIN, HERRI URRATS GERTAKARI EKOARDURADUN BAT EGIN DEZAGUN !!

AUTOBUSAK

Urtero bezala, aurten ere Herri Urratsera hurbiltzeko, autobus linea zuzenak ezarriko ditugu. Hona lineak, txartelen saltokiak eta tenoreak. Txartelak 6 euro balio du.

Ez ahantz, bestalde, Herri Urrats elkarteak egun osoan Senpere herria eta aintzira lotzen dituen autobus linea bat antolatuko duela aurten ere. Zerbitzu hau urririk da erabiltzaileentzat.

     

HERRIA TOKIA  TENOREA  ITZULERA

EROS TOKIA

Baiona San Andres plaza 08:30 20:00 Elkar
Hazparne Merkatu estalia 08:30 20:00 Xuriatea
Hendaia - Donibane Lohizune Beltzenia + geltokia+ Donibaneko geltokia 09:00 20:00 Xaia
Hendaia Beltzenia + geltokia 09:00 20:00 Xaia
Bardoze / Ahurti/Lehuntze Bardozeko zentroa 08:30 20:00 Vival, Les 4 saisons
Mugerre/Hiriburu Garage Lavignasse 08:30 20:00 Fruits et compagnie
Garazi Merkatua 08:00 20:00 Paris
Baigorri Kirol zelaia 08:00 20:00 Oronos
Basaburu Altzai, Atarratze, Iruri, Zalgize, Mendikota 09:00 20:00  

Maule

Mauleko Geltokia 09:00 20:00  
Donapaule Eliza 08:30 20:00 Hiruak Bat
Irisarri/Iholdi /Heleta Plaza 08:30 20:00

Irisarriko Farmazia

Idioinia ostatua