Helburuak

Gaurregun, 34 ikastolek Seaska osatzen dute. Horien artean, batzuk gune egokietan untsa instalatuak dira, beste batzuk leku hertsietan prefabrikatuetan edo batzuk sinpleki, heien arrakastaren biktimak dira.

Orain eraikitzen ari den Bernat Etxepare lizeo berriak 3 kolegioetatik ateratzen diren ikasleen harrera segurtatuko du. Sare profesionalaren idekitezak Seaskaren esparrua zabaltzen du. Bi baxo pro proposatuak izanen dira : salmenta eta SPLV, eta horri esker, bihar euskal herritar gazte formatuak lan munduan sartuko dira.

Lizeo barneko hornidura finantzatzeko kanpainak segitzen du, eta ikasturte bukaera arte sagarrondoak erosten ahal dira.

Horrez gain, lizeoko burasoek kanpaina berri bat abiatu dute : oraindik goiti, lizeoak sare profesionala ideki duelako, aprendizgo tasa eskuratzen ahalko du. Otsailaren 28rako, Iparraldeko enpresa guziek erabaki behar dute tasa hori nori eman. Enpresentzat ez da kostu gehigarria, derrigorrez ordaintzen dute. Esku kolpe izigarria izaten ahal da lizeoaren proiektu pedagogikoak eta materialaren finantzatzeko.

Lizeoko gaur egungo egoitza libratuko da eta datorren ikasturtean, gune honetan Berean, kolegio berri bat kokatuko dugu. Azken urteetan lehen mailan izan den garapenak, orain, bigarren mailan du eragina. Duela 4 urte Xalbador handitu genuen bainan halere gainezka da. Datorren urtean, Xiberoko eta Baxe Nafarroko ikasleak errezibitzen dituen Manex Erdozainzi Etxart Kolegioan, obrak egin beharko dira ikasle gehiago hartzeko. Ondorioz, Baionako laugarren kolegio horrek hats berri bat emanen digu.

 

Herri Urrats 2016 lizeoaren alde zen, 2017koa ere hala izanen da. Egun hori gero ta arakastatsuago izan, gero ta gutiago mailegatu beharko dugu.

Maiatzaren 14ko etekinak Bernat Etxepare lizeoaren alde izanen dira, eta urtero bezala, Euskal Herriko biztanleen laguntzari esker, gure proiektuak beteko ditugu.

  • Bernat Etxepare lizeoa

Lanak 2016ko uztailean hasi ziren eta erran behar da uztailetik orain arte laborariek ur eskasaz sufritu baldin badute, erainkuntza lanetan ari ziren langileek, ordea, baliatu dutela obren ongi aintzinatzeko.

Gaurregun epeetan gira eta dagoeneako eraikin nagusia, barnategia eta jangela xutik dira. Barneko antolaketan ari dira orain langileak : iturgintza, elektrika…

2017ko udan, dei zabala eginen diegu burasoei baita ere lagundu nahi duten guziei gelak horniduretaz betetzeko.