Skip to main content

Ikastolen jaiek hainbat ekimen antolatzen dituzte elkarrekin eta elkarlanean. Urterik urte egitasmo gehiago dira jai guztiek partekatzen dituztenak. Guztiak biltzen ditugu Ikastolak Herriari egitasmoaren barruan. Bi dira egitasmo honen ardatzak:

Ikuspegi nazionala

Euskal Herri osoan gaude sareturik eta Euskal Herria da ikastolen erreferentzia. Jai bakoitza bere lurraldean ospatzen bada, Ikastolak Herriari egitasmoa Euskal Herri osorako da.

Herritik jaso eta herriari itzuli.

Nondik gatozen argi edukita, jasotakoa itzuli nahi diogu herriari. Eraldatuta, gugan jarritakoaren emaitza itzultzen diogu herriari, sormena astinduz, kultur adierazpide desberdinak landuz, elkarlana sustatuz, eta elkarren ezagutza partekatuz.

Komiki lehiaketa

Aurtengoa II. edizioa izan da eta "Gernikako Bonbardaketa" gai moduan hartuta, 16 eta 18 urte bitarteko gazteek komikiak landu dituzte.

Liburu ibiltaria

Liburu Ibiltaria deritzon egitasmoa ikastolen jaiek era bateratuan garatzen duten jarduera programatik abiatzen da

Ikastolak herriari jaialdia

3. edizio honetan Jaso ikastolaren SUTAN musikal euskalduna izango dugu ikusgai eta Iruñeko Gazte Orkestrak zuzeneko musika jarriko du. Animatu eta etorri familian gurekin ondo pasatzera!