Bertso Afaria Astigarragan iragan zen

Zortzietan ttanko ideki zuten sagardotegia Zapiainekoek. Amets Arzallus eta Unai Agirreren bertsoak lagun arrats gogoangarri baten menturan, kanpoko euri zaparradei ihesi, goxo zen sarrerako brasaren aintzinean.

Paretan zintzilik ezarria zuten bertso afari berezi haren iragarki erraldoia ; Zapiain sagardotegiko nagusi eta langileak, haragi eta bakalau hornitzaileak, bakotxak berea eskainiz, sarreren dirutza osoki Herri Urratsen alde zuzendua zegoen.

Amets eta Unaiek azpimarratu duten bezala, bertsolariak ohituak daude saioak musu truk egiten euskara edo beste kausa baten alde egiten diren hainbat ekimenetan, baina beti ordaintzen dira beste gastuak, izan gela, soinu tresna edo publizitate… Gustora arizan ziren, baldintza hoberenetan, entzuleen gozamenerako.

Tarteka Txotxean ibiliz kupelen artean, txistor eta odolkialk jastatu eta platera apainduak ekarri zituzten mahainetara. Intxaurrak haustean hasi ziren bertsolariak mahainetik. Gero kupelen arroila hartan ehunka bertso bota behar izan zituzten goizeko biak arte.

 Bat batean, norbaitek « ixo » xuxurlatu orduko, haroa gelditzen zen, bertsolariak elkarri so jarri eta berriz ere hasi beharrean gertatzen ziren entzuleen jukutrian trebetasunez gustu hartuz.

Zinez arrats gogoangarria, berriz ere gogotik egonen gira Herri Urratsen laguntzen holako baldintzetan !

Eskerrak Zapiain sagardotegiko laguntzaile guziei.

Helduden maiatzaren 13an ez huts egin, Zapiainekoek ezarriko duten karpa azpira iepako baten emaiteko. Badute mereximendu.