GOAZEN FILMAREN AITZIN AGERRALDIA

Go!azen ETB 1 eko telesail musikala da. Fikzio honek udaleku zorrotz batean euskaldun gazteen talde baten ibilerak ditu ardatz. 2008an sortu zen EITBko film musikal bat bezala, Go!azen izenburupean.

Film honen arrakastaren ondorioz, Go!azen 2.0 eta Go!azen 3.0 telesaila sortu zuten, eta bertan pelikulako pertsonai gehienek hartu zuten parte. Azkeneko denboraldi hau oso arrakastatsua izan zen eta 2017an Go!azen 4.0 estreinatu zuten.

Otsailaren 1ean, aintzin agerraldi berezia antolatuko dugu Hendaiako Sokoburu Antoine D'abbadie gelan. Azken atala ikusgarri izanen da eta aktoreak gurekin izanen dira dantza eta kantak egiteko.

Goazen zale guzientzat parada ezin hobeagoa azken atala deskubritzeko.

Beraz otsailaren 1ean, arratsaldeko 6.30etan Hendaiako Sokoburun.

SARRERAK AGORTU DIRA !