Logoa eta leloa

Leloa

“Prefosta” xiberotar lemapean iraganen da.MEE Kolegioaren ikasleen herena Xiberokoa da, eta lema horrekin begi kliska bat egin nahi izan diegu egunero Xiberotik etortzen diren ikasleeri.

Azken inkesta sozio linguistikoak erakusten duen bezala,Ipar euskal herriko euskararen egoera onena Nafarroa Beherean eta Xiberoan da.

Proporzionalki, Nafarroa Beherea eta Xiberoa dira euskaldunen ehunekorik handiena duten lurraldeak (% 49,5). Halaber, bi lurralde hauetan dira euskaraz hitz egiteko erraztasun gehiago duten euskaldunak.

Gehitzen badugu, biztanleriaren erdiaren baino gehiagoren lehen hizkuntza euskara dela (%46,8k euskara soilik jaso du etxean eta % 9,7k euskara eta erdara), ulertuko dugu PREFOSTA ! euskaraz ikasten eta bizitzen dela barnekaldean.

Baina ez dugu lokartu behar. Urte batetik bestera hiztun kopuruak beheiti doaz barnekaldean eta ikastolek euskara biziberritzeko duten rola arrunt estrategikoa da.

Ondorioz, alabainan kolegioa tipiegia geratu zaigu ! Barnekaldeko jendeak euskararekin duen atxikimendua hemen frogatzen da : gero ta ikasle gehiago ditugu Xibero eta Baxe Nafarroko ikastoletan, eta MEEKen.

Prefosta lemarekin, mezu baikorra zabaldu nahi dugu, euskara eta ikastolen garapena ona dela, bainan erran behar dugu ere lortzen duguna beti borrokaren bidez egiten dela, adibidez MEEKen IEPa idekitzea lortu dugu borrokatuz, brebeta euskaraz lortuko dugu ere beti borrokatuz.

Logoa

Aurtengo lemari irudia emateko, Donapauleko Bixoko agentzia hautatu dugu. Honetan, ikasle oihak edo ikastolako burasoak ari baitira lanean, lema horren gibelean genuen asmoa ulertu dute berehala.

Prefostaren erranahiatik abiatuz, elementu grafiko bat sortu dute bi kontzeptu kontutan hartuz:

a/ intuizioa, ideia : argiontzi edo punpuila irudikatu dute O hizkia elementu grafikoa bilakaraziz

b/ Begi  kliska : O hizkiari begi kliskaren irudia gehitu diote.