Skip to main content

Madalena Basilikan, Orereta-Errenteria

Kilometroak 2023ko atariko jardueren baitan Andra Mari Abesbatzako emakumeen kontzertua

Andra Mari Abesbatzako emakumeek kontzertua eskainiko dute datorren ostegunean, irailak 28, 20:00etan, Madalena Basilikan, Kilometroak 2023ko atariko jardueren baitan.

Emakume bertsolariak XIII-XVI izeneko programa interpretatuko dute, Euskal Herriko hainbat emakumek XIII-XVI mendeetan idatzitako bertsoez osatua, garai haietako doinuekin libreki musikatuta.

Bakarlari Lucia Gómez Aizpurua arituko da, instrumentuetan laguntzaile Alize Mendizabal izango da eta denen zuzendari Andoni Sierra. Sarrera doakoa da, aforoa bete arte.

LANDAKO GUNEA

MAKETA LEHIAKETAREN AURKEZPENA DURANGOKO AZOKAN

Maketa lehiaketaren aurkezpena Durangoko Azokan.

LA SÉLECT ZINEMA. Donibane Lohitzune

GO!AZEN 10 DENBORALDIKO AZKEN ATALAREN AURRESTREINALDIA ETA AKTOREEKIN TOPAKETA

Go!azen ETB 1eko telesail musikala da. Fikzio honek udaleku zorrotz batean euskaldun gazteen talde baten ibilerak ditu ardatz. 2008an sortu zen EiTBko film musikal bat bezala, Go!azen izenburupean hamargarren denboraldia duela aste bat estreinatu zen, eta 2024ko urtarrilaren 26an bukatuko da. Baina bezperan, urtarrilaren 25ean, azken atalaren aurre difusioa iraganen da aktoreen presentziarekin. Aurten ere Donibane Lohizuneko Le Sélect zine gelan ematen dugu hitzordua arratsaldeko 18:30etan.

 

Sarrerak Internet bidez salgai dira www.herriurrats.eus gunean.